CIMASUB 2017

Itsasoa babesten

Vídeo

Gaur goizean aurkeztu da Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 41. edizioa. Realaren urpeko sekzioak antolatuta, 'CIMASUB 2017'-k mundu mailan erreferentzia bat izanik jarraituko du beste urte batez. Aurkezpen ofiziala leku pribilegiatu batean ospatu da, Donostiako Aquariumean, hain zuzen, eta, aurten, aurreko edizioan bezala, Real Sociedad Fundazioaren laguntza izango du

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa azaroaren 16tik 18ra bitartean ospatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean. Gaurko ekitaldian programa eta xehetasun guztiak ezagutzera eman dira. Jose Ignacio Espel, Aquarium-eko presidentea, David Sanchez, Zikloaren zuzendaria, Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren zuzendaria, eta Nekane Soria, Realeko kontseilaria, aurkezpenean izan dira.

500 ikasle baino gehiago 'Txikicicloan'

Beste urte batez, neska-mutilek haien nagusitasuna izango dute ‘Txikiciclo’-aren edizioan. Gure fundazioaren antolakuntzarekin, Donostiako zortzi ikastola desberdinetako 500 ikasle itsas munduan murgilduko dira Aquariumean jarriko diren film labur eta antolatuko diren ekintzei esker. Helburua gazteen artean itsasoaren ezagutza hedatzea eta ingurugiroaren errespetua bultzatzea da. Egitaraua goizeko 10-etatik 12-ak arte izango da

-          Asteartea 14: Itsas hondakinek arrainetan eragindako ondorioak – Aquarium Donostia – San Sebastian.

-          Asteazkena 15: Zaborrak eta itsasoa – Oihane Cabezas (AZTI-ko Biologoa). EB-ko LIFE Lema proiektuaren barne.

-          Osteguna 16: Mikroplastikoak: Megarriskutsua – Carolina Alonso (AZTI-ko Biologoa).

-          Ostirala 17: Plastikozko ozeankoak – Izaskun Suberbiola (Mater Museoa).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!