Reala eta Hamari Traoré akordio batera iritsi dira biak lotzen zituen kontratua luzatzeko. Defentsa talde txuri urdinean egongo da 2025-26 denboraldiaren amaierara arte.
Hamari Traoré bere taldekide gazteen hazkundean bere esperientzia gehitzeko etorri zen eta guztion bihotza irabazi du. Bere etengabeko sakrifizioak bere desioa betetzera eraman du, bere familian jarraitzera. Félicitations, Hamari!