Hemen duzu larunbatean Reale Arenan Realak eta Real Valladolid taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (14:00):
BerdEguna
Datorren larunbatean ikusarazteko ekintza bat egingo da, iaz harrera beroa izan zuena. BerdEguna berriz ospatuko dugu, Realak hainbat markarekin elkarlanean abiarazitako ekimen iraunkorra.
Beste ekintza batzuez gain, 12etatik 14etara jolas jasangarriak antolatuko dira txikienentzat. Jolas hauek Keler Espazioko Haur Gunean egingo dira eta Txurdin bertan izango da. Sarrera doakoa izango da.
Mater ingurumen-hezkuntzako zentro berritzailearen eskutik, ekintza naturarekiko errespetu handiagoa duten bizimoduetara bultzatzera bideratua, Fan Zone honetan tailerrak, gynkanak... eta antzerki-emanaldi bitxi bat antolatuko dira. Ez galdu!
Sakatu HEMEN informazio gehiagorako
Keler Espazioa
Keler Espazioa 12:00etan irekiko da. Bere hiru entretenimendu eremuak martxan egongo dira. Partida Gastroguneko pantaila erraldoian emango da.
Iparraldeko zelaiguneko obrak
Topoaren geltokia erabat eraberritzearen ondorioz, Reale Arenako iparraldeko zelaigunearen zati bat mugatuta egongo da datozen hilabeteetan. Inguru horretatik Ekialdeko Tribunara edo Aitor Zabaleta tribunara oinez joan behar baduzu,
Trafiko eta oinezkoen fluxuak
Bestalde, obra honen fase berriaren ondorioz, estadioaren inguruko ibilgailuen trafiko-fluxua baldintzatu egin da. Ekialdeko Harmailako zaleei eta Aitor Zabaletari gomendatzen diegu oinez joatea, gero estadiotik irten eta zelaia mendebaldetik inguratzeko, obrak ipar-ekialdean sortutako korridore estua saihesteko.
Bestalde, Illunbeko lurpeko aparkalekua itxita egongo da otsailaren 4an izandako lur-jausiaren ondorioz. Luizi horren ondorioz, Amaratik Ospitaleetara igotzeko errepidetik Illunberako lotunea itxi behar izan dute.
Bestalde, segurtasun arrazoiak direla eta, larunbatean Harmaila Familiarraren eta Euskotrenen geltokiaren arteko eremua mugatuta egongo da, eta, beraz, geltokirako oinezkoen fluxua aldatu egingo da, batez ere Familia Harmailatik.
Sakatu HEMEN oinezko fluxua ikusteko.
Trafiko-fluxua partida ondoren
Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.
Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia
Euskotrenek eta Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.
Informazio gehiago Euskotren (egin klik HEMEN)
Informazio gehiago Donostiabus (klik HEMEN)
Bestalde, segurtasun arrazoiak direla eta, larunbatean Harmaila Familiarraren eta Euskotrenen geltokiaren arteko eremua mugatuta egongo da, eta, beraz, geltokirako oinezkoen fluxua, eta alderantziz, aldatu egingo da, batez ere Familia Harmailatik.
Sakatu HEMEN oinezko fluxua ikusteko.
Txartel Infantila
Igandean jokatuko dugun partidan pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Beste batzuetan ezarri den neurri hau aplikatu da asistentziari eta Realzale Programarako puntu metaketari laguntzeko.
Ateen irekiera
Reale Arenako ateak 13etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Bazkideentzako Arreta Bulegoa
Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 12etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.
Sakatu HEMEN sarrerak erosteko.
Tabernetako eta dendako zerbitzua
Reale Arenako denda ofiziala 10etatik 20etara irekiko da. Tabernak 13etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.
Bizikleten aparkalekua
Bizikleta eta patineteen aparkalekua Amara Berri ikastetxean dago eta IBK Bikek babesten du. 13etatik aurrera martxan egongo da.