Hemen duzu Realaren eta Deportivo Alaves-en arteko Reale Arenako partidarako informazio erabilgarri guztia (19:15):
Keler Espazioa
Keler Espazioak 16etatik aurrera irekiko du, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming aretoa egongo dira martxan.
eSports LG Gaming-en
Arratsalde dibertigarria izango da LG Gaming-en. Draft-arekin batera, zehazki 18:00etatik aurrera, prestakuntza-tailer bat egingo da "Magic The Gathering" karta joko ospetsuari buruz, eta sarrera doakoa izango da. Roberto Castiello espezialistak erakutsiko dizkigu bere trikimailu, aholku eta trebetasun onenak.
Ateen irekiera
Reale Arenako ateak 18:15etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Infantil Txartelarekin sarbidea
Pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da.
Autobusak probintziatik
Probintziako hainbat tokitatik gure bazkideak eta zaleak ekartzen dituzten autobusak Illumben aparkatu beharko dute.
Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta leihatila
Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 17:15etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu sarrerak geratzen direla.
Tabernetako eta dendako zerbitzua
Reale Arenako denda ofiziala 10etatik 20etara irekiko da. Tabernak 18:15etatik aurrera egongo dira martxan, eta jatetxe-zerbitzua eskainiko dute, pizzez, ogitartekoez, kroketez eta abarrez gain; beraz, estadio barruan ere jan ahal izango duzu.
Bizikleten aparkalekua
Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua, 18:15etatik aurrera egongo da erabilgarri partida amaitu eta ordu erdira arte.
*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf