REAL AVILÉS INDUSTRIAL 0-1 REAL SOCIEDAD B

Indartsu jarraitzen dute

Gure emakumezkoen filialak huts eta bat irabazi dio Real Avilés Industriali gaur goizean La Toba II futbol zelaian. Isasisasmendik lehen zatian egindako golak garaipen garrantzitsua eta sufritua eman dio talde txuri-urdinari, 2025 honetan indartsu jarraitzeko baimentzen diona.

Donostiarrak oso ondo hasi dira, baloiaren jabetza kontrolatuz eta nagusi izanez. Lehen iritsiera arriskutsuan, Isasisasmendik neurketako gol bakarra egin du burukada batekin, Agirrezabalaren erdiraketa baten ondoren. Hortik aurrera, talde asturiarra aurrerapausoa ematen saiatu da, baina txuri-urdinen defentsa bikainak edozein gol-aukera ekidin du eta partida huts eta batekoarekin iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatian gipuzkoarrek nagusi izaten jarraitu dute eta bigarrena egiteko aukerak izan dituzte. Zunzunegiri jokoz kanpo egoteagatik gol bat baliogabetu ondoren, Chaconek baloia zutoinera bidali du abagune garbi batean. Azken minutuetan, kanpoko taldea nekatuta zegoela egindako esfortzuagatik, etxeko taldea berdinketaren golaren bila joan da guztiarekin eta bi aukera oso garbi izan dituzte. Lehenengo Mendiburuk geldiketa bikaina egin du eta aldaratzean atea hutsik zegoela huts egin dute. Amaiera sufritua baina zoriontsua Gorka Alvarezen taldearentzat.

Garaipen garrantzitsua gure filialarentzat zelai oso zail batean. Honi esker, sailkapeneko laugarren postura igo dira. Datorren larunbatean Zubietara itzuliko dira SD Huescaren aurka jokatzeko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Avilés Industrial: Isa, Laura M. (Mirdja, min. 83), Turiel, Eli Rodríguez, Sara, Xesca (Ayuso, min. 83), Nuria (Ávila, min. 73), Pali, Daniela, Laura Lobo (Judit, min. 73) eta Mendoua.

Real Sociedad B: Mendiburu, Etxebeste (Puy, min. 69), Solozabal, Azpirotz, Agirrezabala, El Amraoui, Lezeta, Zunzunegi (Aranburu, min. 81), Isasisasmendi (Olaetxea, min. 89), Chacón (Urdampilleta, min. 89) eta Etxarte (Uranga, min. 69).

Gola: 0-1: Isasisasmendi, min. 17.

Epailea: Díaz Álvarez. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Solozabali.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!