Martin Zubimendi "Etxean" serialaren bigarren ataleko protagonista da, Amenabar Realaren babeslea den marka gipuzkoarraren laguntzarekin. Horren bidez, gure futbolariak alde gizatiarrago batetik ezagutuko ditugu. Mikel Bermejo gure dinamizatzailea protagonisten leku berezienetara hurbilduko da, zelaietatik urrun dauden pasadizoak eta bizipenak konta diezazkiguten. Oraingo honetan, internazional donostiarrarekin izandako solasaldi hau hiriko beste txoko politenetako batean izan da, Pasealeku Berrian, Urgull mendiaren magalean.



