Realak gaur gauean hasiko du 24-25 Errege Kopako ibilbidea Alacanteko Rico Pérez Estadioan. Donostiarrak familia txuri-urdinari oso oroitzapen onak ekartzen dizkion lehiaketara itzuliko dira. Lehen kanporaketa honetako aurkaria FC Jove Español de San Vicente da, Hirugarren RFEF-ko 6. multzoan dagoen taldea.
Gipuzkoarrek ez dute ezustekorik nahi ilusioa lagun duen aurkari baten aurrean, gauzak zail jartzen saiatuko den arren. Ilusio berri bat aurretik. Ibilbide luze baten hasiera izan dadila. Istorio handi baten lehen kapitulua. AURRERA REALA!!!