YUWA GKE-ko espedizioak Donostian pasatzen ari den minutu bakoitzaz gozatzen jarraitzen du. Real Sociedad Fundaziotik eta Olarain Ikastetxe Nagusitik gonbidatutak daude. Gurekin astebete daramate eta beste aste bat geratzen zaiie hemen esperientzia ahaztezinak bizitzen jarraitzeko. Hamar bat futbol jokalari hauek (etorkizunean entrenatzaile izango direnak), tutore bat eta Yuwako zuzendaria daude gure artean, Realaren heziketa eredua futbol esparruan ezagutu, Realeko teknikoen formazioa jaso eta, ondoren, Indian Zubietan ikasitakoa praktikan jartzeko.
Hemen izango diren bitartean, Realarekin erlaziorik ez duten beste esperientziak ere bizitzen ari dira. Olarain Ikastetxe Nagusian ostatu hartzen ari dira eta denbora librerako programa berezi bat prestatu zaie ekintza desberdinekin. Gaur arte, futbol klaseak jaso eta Realaren hezkuntza modelua ezagutzeaz gain, hiria ezagutu dute, ur kirolak egin… Eta datorren astean hainbat esperientzia gehiago biziko dituzte. Ostegunean Reale Arenan egon ziren FC Midtjyllanden aurkako partida ikusten.
Yuwako talde hau Olarain Ikastetxe Nagusian dago beste pertsonekin elkarrekin bizitzen eta beraien ikasketekin jarraitzen. Esperientzia hau entrenatzaile izateko futbol formakuntzan datza bereziki, baina askoz harago doa. Bizitza-esperientzia da.
YUWA
YUWA Indian lan egiten duen GKE bat da, Jharkhand-en zehazki, Indiako herri pobreenetako bat. 2009tik, haur ezkontzaren, pertsona-salerosketaren eta analfabetismoaren kontra lan egiten dute, haurrak heziketa zentroetan sartuz; hauen funtsezko errekurtsoenetako bat kirol programak dira, futbola konkretuki. Futbolari esker, neska hauek haien etorkizunaren jabe egin daitezke.