REAL SOCIEDAD 0-1 REAL MADRID

Ihes egin dute

Realak ezin izan du emaitza positiboa lortu gaur gauean Real Madriden aurka, Arda Gullerrek lehen zatian sartutako gol bakar batengatik. Donostiarrek gehiago merezi izan dute, baina ez dute areatan asmatu.

Ondo hasi du partida Realak. Bi erdiraketa errematatzaile gabe geratu dira, eta minutu batzuk geroago, konbinazio on baten ondoren, Kepak Takeren jaurtiketa bat gelditu du. Txuri-urdinak oso serio mantendu dira lehen zatian zehar, eta Turrientesen jaurtiketa urrun batean gola sartzeko aukera izan dute. Kanpokoen lehen aukeran, eraso azkar batean, Arda Gullerrek aurretik jarri du talde zuria. 

Bigarren zatia Turrientesen beste jaurtiketa on batekin hasi da, Kepak kornerrera bidali duena. Kostatu egin zaio Realari aukerak sortzea. Oyarzabalek abagune garbia izan du, ate gainetik joan den jaurtiketa batekin. Realak dena eman du azken txanpan, baina ezin izan du gola lortu.

Horrelako taldeen aurrean ez du balio aukerak edukitzearekin, gauzatu egin behar dira. Realak ez du lortu eta, horregatik, ez du puntu bateko saria ere jaso. Merezi izan du, baina horrek ez du punturik ematen. Hurrengoan izan beharko du. We are Real.

Ficha teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Odriozola (Aritz, min.75), Zubeldia, Le Normand (Andre Silva, min.89), Javi Galan, Zubimendi, Turrientes (Zakharyan, min.67), Merino, Barrene (Becker, min.75), Take eta Oyarzabal (kap).

Real Madrid: Arrizabalaga, Carvajal (kap), Militao, Nacho, Fran Garcia (Rudiger, min.76), Tchouameni, Modric (Lucas Vazquez, min.84), Ceballos (Valverde, min.68), Arda Guller (Vinicius, min.68), Brahim (Camavinga, min.76) eta Joselu.

Gola: 0-1: Arda Guller, min.29.

Epailea: Munuera Montero. Etxeko taldean Le Normand, Zubeldia eta Merinori erakutsi die txartel horia eta kanpoko taldean Arda Guller, Fran Garcia, Tchouameni eta Nachori.

Ikusle kopurua: 37.109.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!