Sansek amaiera emango dio urteari Reale Arenan jokatu behar duen partidarekin. Gure filialak Ourense CF hartuko du igandean (12:00). Zaleen laguntza oso garrantzitsua izango da gure gazteak babestuta senti daitezen eta hiru puntuak lor ditzaten.
Ekialdeko harmailetako ateak irekitzea
10 eta 11 ateak 11:00etan irekiko dira. Bazkide-txartel fisikoarekin, bazkide-txartel digitalarekin (App Realzaleren barruan) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da. Gure futbolariek harmailetako beroa gertuago senti dezaten, Aitor Zabaleta eta Tribuna Familiarra tribunetako bazkideei eta Ekialdeko Tribunako bazkideei 10. eta 11. ateetatik sartzeko eskatzen diegu, Ekialdeko Harmailako Beheko Eraztuna okupatuz.Senide edo lagunei egindako lagapenak
Gogoratu, partidara joaterik ez baduzu, zure bazkide-txartela senide edo lagun bati laga diezaiokezula App Realzalearen bidez (zure lagapen-pantailan beste partida bat adieraziko du, baina edonola ere funtzionatuko du).
Bazkidearentzako Arreta Bulegoa eta leihatila
Reale Arenako bazkideen arretarako bulegoaren ondoan dauden leihatilak, Atano III .a pilotalekuaren parean daudenak, 10:00etatik aurrera egongo dira martxan partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. RS Fanek, QR kodea duen karneta ez dutenez, tornuetatik sartzeko, leihatilatik pasatu ahal izango dira, estadiora sartzeko dokumentu gisa sarrera jasotzera.
Zerbitzua tabernetan
Estadioko tabernak martxan egongo dira ateak irekitzen direnetik.
Keler Espazioa, denda eta bizikleta aparkalekua
Igande honetan Keler Espazioa eta denda ofiziala itxita egongo dira. Bizikleten eta patineteen aparkalekua ere ez da irekia egongo igandean.