REAL C 3-2 NAXARA CD

Hirunaka batzen

Vídeo

Gure hirugarren taldeak ezin hobeto jarraitzen du eta beste garaipen bat lortu du, oraingoan Naxara CDren aurka hiru eta biko markagailuarekin.

Neurketa oso eraginkor hasi du talde txuri-urdinak. Dadiek ondo aprobetxatu du laugarren minutuan Kortajarenaren erremate baten osteko aldaratzea lehenengo gola egiteko. Eta hortik gutxira Sukiak markagailuko tartea handitu du korner baten ostean egindako erremate bati esker. Hasiera ezin hobea. Hortik aurrera Real Ck partidako nagusitasuna mantendu du nahiz eta ez duten aukera garbirik sortu. Naxarak berriz, ez du izan aukerarik bere zelaitik modu garbian irteteko. Horren errudun nagusia talde gipuzkoarra bera izan da, lehenengo zati guztian zehar ezarritako presio altuaren ondorioz. Lehenengo zatiaren amaieran Dadie izan da gehien saiatu den jokalaria bakarkako jokaldi batzuk burututa. Errioxarren aukera garbiena Eloyek izan du baloi geldiko jokaldi batean. Bi taldeak aldageletara itzuli dira bi eta hutseko markagailuarekin. Real C izan da nagusi lehenengo zatian eta ez dio aukerarik eman markagailuan gerturatzeko kanpoko taldeari.

Bigarren zatiaren hasiera guztiz ezberdina izan da. Naxarak, galtzeko gauza gutxi zituela jakinda, bere lerroak aurreratu ditu eta ausardia gehiagorekin jokatu du. Kanpoko taldea gainean zutela jaso dute txuri-urdinek lehenengo gola, Ameliviak sartu du. Hala ere, Real Ck bere erritmoa ezarri eta partidako nagusitasuna bereganatu du. Hirugarren gola Marinek egin du: bakar-bakarrik geratu da atezainaren aurrean eta ez du hutsik egin erdilari txuri-urdinak. Markagailuko tartea handiagoa izan zitekeen, baina Azkunek ez du lortu baloia sareetara bidaltzea izan dituen aukeretan. Aurkariak estutu egin du azkenengo minutuetan, eta partida gol bakarreko diferentzian uztea lortu dute Raulen gol bati esker. Hala ere, gipuzkoarrek defentsan gogor jarraitu eta hiru puntuak Zubietan gelditzea lortu dute.

Naxarak egindako presioak emaitzean ez eragitea lortu du talde txuri-urdinak eta garaipen izugarria eskuratu dute. Hiru puntu hauekin behin-behineko lider bezala kokatu da gure hirugarren taldea. Datorren astean AD San Juanen bisita jasoko dute Zubietan.

 

Fitxa teknikoa:

Real C: Ortega, Cortes, Sukia, Cantero, Azurmendi (Larrañaga, min. 88), Zubillaga, Kortajarena (kap.), Marin (Gorrotxategi, min. 77), Dadie (Garzon, min. 77), Teijeira (Lespinasse, min. 60) eta Agirre (Azkune, min. 60).

Naxara CD: Fermin, Quirino (kap.), Pablo, Eloy, Murias, Raul, Alvaro, Mario, Joseba, Amelivia (Miguel, min. 65) eta Maiso (Tamayo, min. 65).

Golak: 1-0: Dadie, min. 4; 2-0: Sukia, min. 8; 2-1: Amelivia, min. 51; 3-1: Marin, min. 60

Epailea: Morilla Turrion. Txartel horia atera dio Real Cko Canterori eta Naxarako Quirinori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!