SESTAO RIVER TALDEAREN BISITA (IGANDEA, 16:00ETAN)

Hirugarren taldeak Zubietan jokatuko dituen partidetarako sarbidea

Pasa den astean Kantabrian egin zuen debuta eta gero, Real Sociedad C etxean estreinatuko da asteburu honetan Sestao Riverren aurka (igandean, 16:00etan). Gure hirugarren taldearen 2ª RFEF-eko partidak Zubietako z7 zelaian jokatuko dira. 

Gure bazkideek Real C-ko partidetara bazkide txartela aurkeztuta sartu ahal izango dira, eta publiko orokorrarentzako sarrerek 12 euroko prezioa izango dute. Sarrera hauek z7 zelaiaren sarreran eskuratu ahal izango dira, lekua dagoen bitartean.

Gure kirol-instalakuntzetan ezarritako osasun-neurriak bete beharko dira: 

- Garaiz joan, jende-pilaketak eta sarrerako langileen lana saihesteko.

- Nahitaezkoa izango da maskarila une oro erabiltzea, eta harmailetako hainbat puntutan gel hidroalkoholikoaren hartuneak egongo dira.

- Zubietarako sarbidea z7 zelaitik, eremu horretako aparkalekua erabili ahalko da. Aparkaleku horretara erraustegirako bide berritik sartzen da.

- Harmailetara sartzean, bazkide-txartela eta bazkide bakoitzaren NANa eskatuko dira, nor den egiaztatzeko.

- Zubietako arduradunen eta txapelen jarraibideak bete. Baldintzak betetzen ez badira, instalaziotik kanporatu ahal izango dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!