REAL SOCIEDAD C

Hirugarren RFEF mailara!

Emakumezkoen harrobiko hirugarren taldea asteburu honetan hirugarren RFEF mailara igo da. Altzarrateren aurka, arabarren agertze-eza dela eta, lortutako hiru puntuek igoera ziurtatzeko balio izan dio Aitor Resenderen taldeari, 7 jardunaldi falta diren arren.

Kirol emaitzek prestakuntza-mailako hazkundean lagundu dute, entrenamendu bakoitzean hobetu eta astebururo lehian gainditzen joan direlako. Oraingoz, itxaron egin beharko da ligako txapeldun amaitzen duten ikusteko, baina momentuz 15 puntuko aldearekin lehen postuan daude finkatuta.

Zorionak!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!