FC BARCELONA 2-1 REAL SOCIEDAD

Harrotasunez erori dira

Gure jubenil taldeak bi eta bat galdu du FC Barcelonaren aurka gaur arratsaldean Ciutat Esportiva Joan Gamperren Errege Kopako final-hamaseirenetan. Txuri-urdinak partida hasi eta berehala jarri dira aurretik markagailuan Chavezen gol batekin, Barçaren areatik gertu baloia berreskuratu ostean. Hortik aurrera, etxekoak nagusi izan dira eta atsedenaldira iritsi baino lehen neurketa irauli dute Pedro Rodríguez eta Hugo Albaren golekin. Bigarren zatian, donostiarrek aurrerapausoa eman dute eta aukerak izan dituzte neurketa luzapenera eramateko, baina ez dituzte gol-aukerak aprobetxatu eta agur esan diote Errege Koparen ametsari. Burua gora, mutilak!

Fitxa teknikoa:

FC Barcelona: Yaakobishvili, Espart (Rangel, min. 70), Kospo (Víctor, min. 70), Saca, Torrents (Walton, min. 82), Fariñas, Virgili, P. Rodríguez (Marques, min. 57), Alba, Junyent (Pradas, min. 82) y J. Hernández.

Real Sociedad: Tompa, Ugalde, Ayo, Calderón, Aguirre, Sáenz (Baro, min. 72), Kubo (Alfageme, min. 72), Chávez (Elcano, min. 61), D. López (Ezkerra, min. 61), Nebreda (Larralde, min. 53) eta J. Martínez.

Golak: 0-1: Chávez, min. 8. 1-1: P. Rodríguez, min. 32. 2-1: Alba, min. 35.

Epailea: Serradelarca Serra. Txartel horia erakutsi die etxeko Kospo eta J. Hernándezi eta kanpoko Calderón eta Kubori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!