LALIGAK ANTOLATUA

Harrobien VIII. Topaketan

Joan den astean Realak Harrobien VIII. Topaketan parte hartu zuen, Real Sportingek bi agertoki historikotan antolatua: Gijongo El Molinón Estadioa - Enrique Castro "Quini" eta Mareo kirol-hiri eraberritua. Luki Iriarte eta Alfonso Azurza Klubaren ordezkari bezala egon ziren. Topaketa hau LALIGAko Harrobiak Optimizatzeko eta Hobetzeko Plan Nazionalaren barruan kokatzen zen, eta bigarren urtea bete du.

Planaren 5 zutabeetako adierazleak (Jokalariarentzako arreta integrala, Klubeko profesionalen egitura eta garapena, Prestakuntza-eredua eta lehiaketarako transferentzia, Azpiegiturak eta baliabideak, eta Futbol profesionalerako garapena eta transferentzia) betetzen ote diren berrikusteaz gain, bi berrikuntza aurkeztu ziren: klubekin partekatutako galdetegi baten emaitzak, eskaera garrantzitsuenekin, eta Espainiako futbol profesionaleko harrobiko jokalariei buruzko datuen azterketa.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!