Martxan dira dagoeneko 'RS Udalekuak' Lekarozen. Haurrek aisialdiko hainbat jardueraz gozatu dute, futbolaz haratago. Lehen txandako txikiek Xorroxin ur-jauzia bisitatu ahal izan dute Baztango Haranetik paseo eder bat eman ondoren. Hori guztia Real Sociedad Fundazioko begiraleen gainbegiradapean, errespetua, talde-lana, autonomia edo erantzukizuna bezalako balioak irakasten baitizkiete. Astelehenean hasiko da bigarren txanda, uztailaren 15etik 20ra, eta hirugarren txanda 22tik 27ra izango da.