Realak beste garaipen bat lortu du Real Betis Feminas 4-0 mendean hartuta gaur goizean Zubietan. Donostiarrek bolada onean jarraitzen dute eta horrela laugarren garaipena jarraian lortzen dute, gol festa eta guzti.
Txuri-urdinei kosta egin zaie partidan sartzea. Lehen abagunea Juliak izan du sevillarentzat, area barruan egindako errematea gutxigatik joan ostean. Minutuek aurrera egin ahala, donostiarrak hobeto sentitzen joan dira, eta izan duten lehen abagunean markagailuan aurrea hartzea lortu dute: Luciak ezkerretik erdiratu du eta Amaiurren burukada bikaina sare barrura sartu da. Hortik aurrera iritsi dira etxekoen minuturik onenak, eta bi aukera garbi izan dituzte markagailua handitzeko. Bietan Franssi izan da protagonista, baina lehenengoan bere errematea kanpora joan da zutoin ondotik eta bigarrenean atezainak gola eragotzi du.
Txuri-urdinek lehen zatiaren amaierako inertzia hori aprobetxatu dute garaipena bideratzeko partida berriro hasi eta berehala. Nereak, ezkerkada neurtuarekin, bakarrik utzi du Amaiur, eta Vizoso driblatu ondoren bigarren gola egin du. Gol bikaina. Kanpokoek erreakzionatu nahi izan dute, eta Júlia, area ertzetik egindako jaurtiketa indartsu batekin, aldea murrizteko zorian egon da, baina zutoinarekin topo egin du. Partida asko ireki da eta Franssik norgehiagoka erabaki ahal izan du Robertsek atepetik atera duen buruz burukoan; Amaiurrek aldaratzean ere gola sartzeko abagunea izan du, baina baloia kanpora joan da oso gutxigatik. Sevillarrek berea izan dute berriro, oraingoan Naimaren bitartez, baina bere burukadak langan jo du. Estherrek ere langarekin topo egin du handik gutxira, kanpokoen gola saihestuz. Amaierarako hamar minuturen faltan, Elene Guridik partida erabakita utzi du Lucia Pardoren erdiraketa jaurtiketa gurutzatu batekin amaitu ondoren. Vanegasek, buruz luzapenean, txuri-urdinen gol festa itxi du.
Garaipen berri honek laugarren postu pribilegiatu batean kokatzen du Reala. Datorren asteburuan dinamika on hau luzatzen saiatuko dira Atletico de Madriden etxean. Aurrera Reala!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Lete, Emma (Viles, min. 78), Apari, Vanegas, Lucía, Andreia, Cahynová (E. Guridi, min. 50), Lorena (L. Pardo, min. 71), N. Eizagirre (kap.), Amaiur (Cecilia, min. 78) eta Franssi (Mirari, min. 78).
Real Betis Féminas: P. Vizoso, Nuria (kap.) (Santoro, min. 78), Roberts (M. Jiménez, min. 67), Dorine, Esther, María Ruiz, Estela (Rosa M., min. 46), Gema, Carla (Zouhir, min. 62), Naima eta Júlia (Cameron, min. 62).
Golak: 1-0: Amaiur, min. 34; 2-0: Amaiur, min. 49; 3-0: E. Guridi, min. 80; 4-0: Vanegas, min. 93.
Epailea: Espinosa Ríos. Txartel horia erakutsi die etxeko Cahynovari eta kanpoko Roberts eta Santorori.