REAL SOCIEDAD 4-1 SD HUESCA

Gorantz

Vídeo

Hau une bikaina. Realak lau eta bat irabazi dio SD Huescari txuri-urdinen beste partida bikain batean. Oyarzabalek (bi), Portuk eta Isakek sartutako golek sailkapenaren goialdean mantentzen dute Reala.

Lehen zatia nahiko parekatua izan da. Gipuzkoarrak nagusi izaten saiatu dira, ohikoa den bezala, baina sakontasun pixka bat falta zen. Kanpokoak sendo aritu dira defentsan, eta Sandro eta Mirrekin abiaduraren bila aurrean. Ordu erdia pasata, txuri-urdinak markagailuan aurreratu dira Maffeok penaltia egin ondoren. Oyarzabalek, beste behin, hamaika metroetatik gola lortu du. Zailena egina zegoen, baina asko zegoen aurretik. Atsedenaldia baino lehen, Remiro agertu da Imanolen taldea salbatzeko, Rafa Mirrekin buruz burukoan egindako geldiketarekin.

Bigarren zatia aldrebes hasi da. Lehen minutua bete aurretik, Rafa Mirrek burukada bikaina egin du berdinketa lortzeko. Donostiarrak, berdinketaren ostean, oso ondo erreakzionatu dute. Oyarzabalek ez du asmatu, baina hirugarrenean ez du barkatu. Gorosabelen erdiraketa eskuinetik eta kapitainak sarera bidali du baloia buruz. Hortik aurrera, Aragoiko taldeak bere erresistentzia jaitsi du, eta Portuk, zutoin motzetik egindako jaurtiketa batekin, eta Isakek, atezinaren aurrean, gola egin dute, markagailuan lau eta batekoa jartzeko.

Beste garaipen bat gipuzkoarrentzat. Taldeak gorantz jarraitzen du eta barruan duen guztia erakusten du. Izugarria. Horrela jarraitzera. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Le Normand, Aihen, Zubimendi, Guridi (Merino, min.63), Portu (Bautista, min.76), Silva (Lopez, min.76), Oyarzabal (kap) (Sagnan, min.76) eta Willian Jose (Isak, min.63).

SD Huesca: Andres, Fernandez, Maffeo (Ontiveros, min.71), Pulido (kap), Siovas, Javi Galan (Gaston Silva, min.71), Mosquera, Seoane (Nwakali, min.71), Borja García, Sandro (Sergio Gómez, min.56), Ferreiro (Escriche, min.56) eta Rafa Mir.

Golak: 1-0: Oyarzabal (pen), min.35. 1-1: Rafa Mir, min.46. 2-1: Oyarzabal, min.54. 3-1: Portu, min.68. 4-1: Isak, min.75.

Epailea: DIaz de Mera. Txartel horia erakutsi die etxeko Aritz eta Oyarzabali eta kanpoko Escricheri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!