SAN IGNACIO 3-3 REAL C

Gol festa berdinketarekin

Gure hirugarren taldeak puntu bat lortu du hiruna berdindu eta gero San Ignacioren aurka. Txuri-urdinek bikain hasi dute neurketa eta bi goleko abantailarekin jarri dira lehenengo minutuetan. Martin, korner bat motzean atera ondoren, eta Elizondo, landutako jokaldi baten ondorioz, izan dira golegileak. Baina etxekoek bikain amaitu dute lehen zatia eta horri esker emaitza murriztu dute Gutierrezen bitartez.

Gipuzkoarrek aurrera pauso handia eman dute bigarren zatia hasi eta berehala Martonek gola egin duenean. Baina etxekoek, hamar minututan, berdiketa lortu du bi gol jarraian eginez. Wang lehenengo eta Peciña (korner jokaldi batekin) izan dira golegileak. Txuri-urdinek saiatzen jarraitu dute azken ordu erdian, baina azkenean berdinketarekin konformatu behar izan dira. Beste puntu bat batzen joateko. Hurrengo astean, Zubietan, Ariznabarra jasoko dute, azken sailkatua.

Fitxa teknikoa:

San Ignacio: Gago, Peciña, Gudiño, Sgro, Llacer, Blanco, Gutiérrez, Rebbach, Castillo (Vazquez, min. 84), Salvador (Berlanga, min. 66), Wang (Ciribello, min. 63).

Real C: Ayesa, Elosegi, González de Zarate, Cantero, Zoilo, Elizondo, Turrientes (Galarreta, min. 60), Begiristain, Martín, Regil (Kortajarena, min. 68), Martón (Karrikaburu, min. 77).

Golak: 0-1: Martín, min. 11; 0-2: Elizondo, min. 14; 1-2: Gutierrez, min. 37; 1-3: Marton, min. 48; 2-3: Wang, min. 52; 3-3: Peciña, min. 59

Epailea: Gonzalez Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko Gutierrez eta Blancori eta kanpoko Regil eta Begiristaini.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!