Realak Cívitas Metropolitano bisitatuko du Atletico Madriden aurka jokatzeko. Ligako azken-aurreko jardunaldia eta Champions Leagueko ametsa errealitate bihurtzear. Gero eta hurbilago dago, baina ziurtatu egin behar da.
Koltxoneroak bigarren itzuliko talderik onena dira eta hirugarren postuan daude. Etxean, gainera, zortzi garaipen lortu dituzte jarraian. Beldurtzeko moduko zenbakiak, baina ezer ez da ezinezkoa denboraldi honetan egin duen joan-etorri bakoitzean lehiakor agertu den Realarentzat. Zuri-gorriak ez dira hain fidagarriak defentsan, baina euren gol-ahalmen handia azken urteetako batez bestekoaren gainetik dago.
Lehia erabakigarria laugarren postua ziurtatzen saiatzeko eta gozatzen jarraitzeko taldearekin. Oso gertu dago, baina itxi egin behar da. Gure esku dago. AURRERA REALA!!!