Bigarren taldeak 2-0 irabazi dio Zaragoza CFFri arratsaldean Zubietan jokatutako partidan. Txuri-urdinen hirugarren garaipena da jarraian.
Partida parekatuta hasi da, bi areetara iritsierekin, baina denborak aurrera egin ahala, etxeko taldeak hartu du neurketaren agintea. Aukera onenak lehenengo ordu erdia bete denean hasi dira iristen, eta donostiarren lehen gola ez da asko luzatu. Etxeberriak aldaraketa bat baliatu du area ertzean markagailua irekitzeko. Aukera garbi batzuk izan ondoren, bigarren gola iritsi da txuri-urdinentzat; oraingoan Isasisasmendik defentsaren bizkarra aurkitu du, eta atezainaren aurrean bakarrik geratu da partida erabakita uzteko. Bigarren zatian aukera batzuk izan dira, baina azpimarratzeko moduko ezer ez, eta bigarren taldeak beste garaipen bat eskuratu du.
Beste hiru puntu sailkapeneko goiko postuen lehian mantentzeko. Hurrengo larunbatean Real Sporting de Gijónen aurka neurtuko dira.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Arrula, Agirrezabala (Olaetxea, min. 81), Solozabal, Azpirotz, Losada, Etxeberria (El Amraoui, min. 66), Aranburu, Zunzunegi (Soroa, min. 81), Etxarte (Santana, min.46), Isasisasmendi eta Aramburu (Mugabure, min. 66).
Zaragoza CFF: Mallén, Lauren, Sara Balma, Capdevila, Sandra Corral (Sarasua, min.46), Tati, Moe, Torres, Andrea López, Ceci (De Santa Pau, min. 77) eta Ainhoa.
Golak: 1-0: Etxeberria, 37. min; 2-0: Isasisasmendi, 45+1. min.
Epailea: Aberrieta Larraona. Txartel horia erakutsi die Curtini eta Lunari bisitariei.