REAL SOCIEDAD B 3-1 ATLÉTICO VILLALONGA FF

Geldiezinak

Gure emakumezkoen taldeak hiru eta bat gainditu du Atletico Villalonga gaur arratsaldean Zubietan. Lehen zati bikain batek garaipena eman die txuri-urdinei, eta hiru puntu hauei esker gora begira jarraitzen dute.

Donostiarrek eta intentsitate handiarekin hasi dute partida, eta presio handiaren ondorioz iritsi dira lehen bi golak. Aurrenekoa Puyek egin du, baloia aurrealdean berreskuratu eta atezaina atzean utzi ondoren. Handik gutxira, Aranburuk, antzeko moduan, bigarrena egin du. El Amraouik etxekoen abantaila handitu du, oso urrutitik egindako jaurtiketa batekin. Partida ordu erdian bideratuta utzi dute ikuskizun bat emanez. Atsedenaldira iritsi aurretik, galiziarrek aldea murriztu dute eskuin hegaletik egindako erdiraketa batek zutoinean eta Arrulan jo ondoren.

Bigarren zatian, partida baretu egin da. Etxekoek emaitzari eutsi diote eta defentsan sendo mantendu dira. Kanpokoen aukera bakarrenetako bat (11 dortsalak) langan jo duen urruneko jaurtiketa izan da. Gainerakoan, norgehiagoka arriskurik gabe garatu da, eta horrela, talde gipuzkoarrak garaipen garrantzitsua lortu du, sailkapenaren goialdean mantentzea balio diona.

Hiru puntu gehiago gure filialarentzat. Garaipen honi esker sailkapenaren goiko aldean jarraituko du beste jardunaldi batez. Datorren astean Zubietan jokatuko dute berriro, oraingoan Zaragoza CFF taldearen aurka. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad B: Arrula, Etxebeste (Olaetxea, min. 86), Solozabal (kap.), Azpirotz, Losada (Arruebarrena, min. 86), Zunzunegi (Ibarguren, min. 86), El Amraoui, Isasisasmendi, Aranburu (Etxeberria, min. 70), Agirrezabala eta Puy (Etxarte, min. 79).

Atlético Villalonga FF: Curbelo, Moreira (Couso, min. 84), Vives (García, min. 84), Neira, Lombardero, Jimena, González (kap.) (Okenve, min. 67), Villadeamigo, Muiño, Cabezas (Gómez, min. 84) eta Chaves (Suárez, min. 67).

Golak: 1-0: Puy, min. 12; 2-0: Aranburu, min. 18; 3-0: El Amraoui, min. 23; 3-1: Muiño, min. 32.

Epailea: Martín Pérez. Txartel horia erakutsi die etxeko Zunzunegiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!