Belar hockeyko gure taldeak 0-1 irabazi du Sardinero HC taldearen aurka gaur arratsaldean. Txuri-urdinak nagusi izan dira hasieratik, eta aukerak sortu dituzte markagailuan aurrea hartzeko. Santandertarrek, berriz, bere zelaian itxaron eta kontraerasoan saiatuz jokatu dituzte euren aukerak. Garaipenaren gola hirugarren laurdena amaitu baino lehentxeago iritsi da Julene Sanchezen bitartez. Donostiarrek ezin hobeto kudeatu dute egoera azken unera arte, eta ez dute arazo handirik izan emaitzari eusteko eta hiru puntu oso garrantzitsu lortzeko. Datorren asteburuan Zubietara itzuliko dira Junior FC taldea hartzeko. Atxurrak gora!