KROMO ERAKUSKETA ERNEST LLUCHEN

Futbola kromotan

Ernest Lluch kultur etxean futbol kromo bilduma ederra izango da ikusgai datozen asteetan. Korner Festibalaren barruan, erakusketa honek kirol honen historiarekin zerikusia duten eta bisitatzea merezi duten hainbat dokumentu biltzen ditu.

Erakusketak, Reala ardatz hartuta, XX. mendearen hasieratik gaur arte futboleko kromoak izan duen historiari errepasoa egitea proposatzen du, hainbat garaitako kromo, album eta objektu original ugaritik abiatuta, futboleko pasiotik eta bildumazaletasunetik denboraren joanari aurre egiten dion herri-kultura honetara hurbiltzen gaituzten benetako bitxiak.

Erakusketa abuztuaren 27ra arte egongo da zabalik Ernest Lluch kultur etxean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!