GABONETAKO ALEBIN TXAPELKETA

Futbol politena

Vídeo

Gabonetako Alebin Txapelketa modu ezin hobean itxi du bere hemeretzigarren edizioa. Txapelketak hamar eta hamaika urte bitarteko haurrak bildu ditu futbolaz eta beste balioez gozatzeko. Ostegun eta ostiralean jokatutako partiden ondoren, gaur finalen txanda izan da, non Hondarribia garaile izan den Lagun Onak gainditu ostean. Sanse hirugarrena izan da Ostadarri irabazita.  

Gainera, sari banaketa ere berezia izan da, Jokin Aperribay presidentea eta Mikel Oyarzabal, Ander Barrenetxea eta Beñat Turrientes jokalariak izan baitira sariak txikiei ematen.

Beste urte betez, egun ahaztezinak bizi izan ditugu Zubietan, non umeek, bere familiez babestuta, esperientzia ederraz gozatu duten Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ohiko zita honetan.

Txapelketaren emaitzak 

 

Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/25520b43-ddae-4f1d-89dc-55bd750aa327.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!