U17 MAILA (ZUZENEAN)
Larunbata:
U13 MAILA (ZUZENEAN)
Larunbata:
Gutxiago geratzen da Realaren Nazioarteko XXXIX. Txapelketa, Zubietako urteko ekitaldi handienetako bat, hasteko. Apirilaren 19etik 21era klub garrantzitsuenetako batzuk Zubietan bilduko dira txapelketa ospetsu hau jokatzeko.
Realeko bi taldek parte hartuko dute eta bi kategorietan lehiatuko dira, 17 urtez azpikoak eta 13 urtez azpikoak. Txapelketa larunbatean, hilak 19, hasiko da eta asteburuan zehar multzoen faseak ospatuko dira.
Real Madrid, Celta de Vigo, CA Osasuna, RCD Espanyol edo Manchester United bezalako klubez gain, Realarekin hitzartutako bi klubek ere parte hartuko dute txapelketan; izan ere, Bergarak eta Martutenek aurreko faseko azken jardunaldian lortu zuten txartela, Gipuzkoan urtarriletik jokatu eta orain dela egun batzuk Zubietan amaitu zena.
Oso edizio berezia izango da aurtengoa, eta bertan Mitxel Badiola gogoratuko dugu, 2024ko maiatzaren 11n hil zen Zubietako formakuntza futboleko lehen etapako koordinatzailea zen.. Mitxel lagun aparta izan zen, gazteenei Realarekiko sakrifizio, ahalegin eta fideltasunaren esanahia erakutsi ziena. Beti gogoratuko zaitugu, Mitxel.
Ohi bezala, Realeko abonatuek doan ikus ahal izango dituzte partida guztiak. Gainontzeko zaleek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eskubidea izanik txapelketako partida guztiak ikusteko, asteleheneko finalak barne. 14 urtez azpikoek sarrera doan izango dute.
Zuzeneko partidak eta emaitzak
Real Sociedad TVk Youtubeko bere kanaletik zuzenean eskainiko ditu larunbatean eta igandean jokatuko diren multzoen faseko partida guztiak. Halaber, asteleheneko bi finalak RSTVk emango ditu.
Txapelketan zehar, sare sozialetan argitaratuko ditugu txapelketaren emaitza guztiak. Egunaren amaieran, partiden emaitzak eta egutegia kontsultatu ahal izango dira webgune ofizialean.
Zubietara sartzeko gomendioak
Zubietan egiten ari diren hobekuntza-obrek, zehazki z7ari eta haren inguruneari eragiten diotenek, emakumeen futbolerako Izan eraikina eraikitzeak, instalazio txuri-urdinetarako sarbidea baldintzatuko du.Horrela, lehen taldearen biharko entrenamendua ikustera joaten diren ibilgailu guztiek esparrutik kanpo aparkatu beharko dute. z7ra sartzeko bidea (aldapa) ibilgailuak aparkatzeko egokituko da. Zubietako beheko sarrera oinez sartzeko bakarrik egokituko da. Ibilgailuak hipodromoko parkingean eta Eskuzaitzeta poligonoan uztea gomendatzen dugu.
Akreditazioak
Akreditazioa nahi duten komunikabideek [email protected] helbidera mezu bat bidaliz eska dezakete.