GABONETAKO ALEBIN TXAPELKETA

Festa Zubietan

Zubietako futbol instalakuntzek ez dute atsedenik hartzen Gabonetan. Urteroko ohitura bezala, futbol zelai txuri-urdinetan hainbat gaztetxo bilduko dira ohiko Gabonetako Alebin Txapelketa ospatzeko. Real Sociedad Fundazioak antolatzen du ekimen polit hau. 

Txapelketa multzo fasearekin hasiko da ostegun eta ostiral arratsaldetan. Gipuzkoako 59 talde eta mila bat haur alebinek hartuko dute parte. Larunbat goizean kanporaketa finalak jokatuko dira eta sari banaketa. Arrakasta bermatua dago edizio berri honetan. 

Txapelketaren egutegia


Zubietara sartzeko gomendioak

Asteburuan Zubietan jende asko espero denez, honako neurri hauek hartuko dira ibilgailuak instalazio txuri-urdinetara sartzeko:

Ibilgailuen sarbide guztiak Zubietako goiko sarreratik egingo dira (Z7).

Zubietako beheko sarrera oinez sartzeko bakarrik egokituko da.


Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!