REAL SOCIEDAD C 2-1 CD SUBIZA

Ezinbesteko hiru puntu

Vídeo

Gure hirugarren taldeak bi eta bat irabazi dio Subizari gaur arratsaldean Zubietan. Txuri-urdinek mailari eusteko borrokan mantentzen dieten hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte aurkari zuzen baten aurka.

Lehen zatia oso parekatua izan da. Bi taldeak lehen minututik garaipenaren bila zelairatu dira, eta nafarrak izan dira aurkariaren areara gehien hurbildu direnak. Hala ere, donostiarrak eroso sentitu dira eta iritsiera arriskutsuren bat edo beste izan dute, baina ezin izan dute gola lortu. Txuri-urdinek zein gorritxoek intentsitate handia erakutsi dute, batez ere defentsan, eta horri esker huts eta hutsekoarekin iritsi da neurketa atsedenaldira.

Bigarren zatian, gipuzkoarrek aurrerapausoa eman dute eta Gorka Gorosabelek, atezaina lekuz kanpo zegoela ikusi ondoren, baselina bikain batekin lehenengo gola egin du. Osasunaren bigarren taldea berdintzeko zorian egon da, baina Gasconek banakako jokaldi baten ondoren egindako jaurtiketak zutoinean jo du. Soroetak azkar ateratako falta batean, baloia Diaz de Aldari iritsi zaio, pase sakon ezinhobea eman dio Otaduiri eta honek ez du barkatu buruz burukoan, etxekoen abantaila handituz. Kanpokoek aldea murriztu dute Aguinagaren area kanpotik egindako ezkerkada batekin eta, hurrengo jokaldian, Zangok geldiketa ikusgarria egin dio Gasconen urruneko jaurtiketari. Azken minutuetan, donostiarrek emaitzari eutsi diote eta ezinbesteko garaipena lortu dute.

Landutako eta merezitako hiru puntu lortu ditu gure bigarren filialak. Txuri-urdinek sendo jarraitzen dute mailari eusteko borrokan. Datorren astean Teruelen aurka jokatuko dute etxetik kanpo azken asteetako dinamika onari jarraipena emateko asmoz. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad C: Zango, Díaz de Alda, Segurola, Torres, Olarra (Fernandorena, min. 42), Aguirre, Eceizabarrena (kap.), H. Rodríguez (Oleaga, min. 65), G. Gorosabel (Otadui, min. 65), Samuyiwa (Cabo, min. 83) eta Soroeta.

CD Subiza: Ander, Ansó (Marticorena, min. 73), Jiménez, Ciáurriz, A. Larrión (Amadoz, min. 46), Iguaz (Lucas, min. 77), Auría, Bonel, Aguinaga (kap.), Asirón (J. Guijarro, min. 65) eta Gascón.

Golak: 1-0: G. Gorosabel, min. 57; 2-0: Otadui, min. 76; 2-1: Aguinaga, min. 85.

Epailea: Ramo Andrés. Txartel horia erakutsi die etxeko Díaz de Alda eta Soroetari eta kanpoko Ansó, Iguaz, Jiménez eta Marticorenari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!