Markel Bergara eta Carlos Martínez klubaren azken urteetako historiaren parte garrantzitsua dira. Ia haur zirela iritsi ziren Zubietara, eta lehen taldeko erreferente bilakatu ziren handik aurrera. Markelek 12 urterekin egin zuen jauzia Zubietara, eta 10 denboralditan 212 partida jokatu zituen Realean. Carlos, berriz, kadete mailan iritsi zen, eta 209 partidatan aritu zen elastiko txuri urdina defendatzen 11 denboralditan.
Biak protagonista izan ziren une ahaztezinetan, hala nola 2009-10 denboraldiko Lehen Mailarako igoeran, edo 2012-13ko Champions Leaguerako sailkapenean. Beti islatu izan zituzten futbol zintzoaren balioak, etengabeko lana eta ahalegin eskuzabala, eta horregatik irabazi zuten zaleen errespetua eta maitasuna.
Gorriz, Xabi Prieto, Aitor Lopez Rekarte, Zamora, Remiro, ‘Apari’, Agirretxe eta Aintzaneren bisiten ondoren, beste bi realzale handi izango dira oraingoan protagonista: euren ibilbideko pasadizo eta bizi-esperientziak lehen pertsonan kontatuko dituzte gure etxean barrena dabiltzan bitartean.
Horrela, datorren azaroaren 5ean, 18:00etan, ‘Tourra Anoetatik’ egiten baduzu, bi futbolari ohiek lagunduko dizute ibilbidean, gida espezializatu batekin batera, eta nahi dituzun galderak egin ahal izango dizkiezu. Goiburuko bideoan ikus dezakezu nolakoa izan zen Imanol Agirretxeren eta Aintzane Encinasen bisita.
Markel Bergara eta Carlos Martínezek sinatutako bi kamiseten zozketa
Tourrean parte hartzen dutenen artean, gainera, bi kamiseta sinatu zozkatuko dira.
Zer hartzen du bisitak?
Bisitariek Europako estadio aurreratuenetako batean barneratzeko aukera dute, eta ezagutzeko: auditorioa, taldearen autobusa iristen den parkinga, garaikur nagusiak dituen tunela, jokalari historikoen pasealekua, aldagelak, aulkiteria, prentsa-gelak eta lehendakaritza-palkoa.
Bisitak publiko mota orori egokitutako diseinua du, ibilbide egokituarekin mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, eta hainbat hizkuntzatan egin daiteke.
Sarrerak eta prezioak (beherapenak bazkide eta RS Fans-entzat)
Etengabe gehituko dira aukera berriak halako tourrez gozatu ahal izateko.
Ordutegiak
Kontsultatu eskuragarritasuna egutegian (aldaketak egon daitezke Anoetako partida edo ekitaldien arabera).