RS TEKNIKARIEN PRESTAKUNTZA

Etengabeko ikaskuntzan

Vídeo

Gure taldeek zelaian lortzen dituzten emaitzak Zubietako egunerokoan egiten den lan guztiaren ondorioa dira. Futbolarien hazkunde-prozesu hori ez litzateke hainbestekoa izango futbol-ibilbidean beren bideak bideratzen dituzten teknikarien formakuntza egoki eta trebatua gabe. Gure harrobiko entrenatzaileak, futbolariekin batera, etengabeko prestakuntza prozesuan daude. Hobetzeko bide horren barruan, pasa den astean zehar hainbat hitzaldi egin ziren Reale Arenan eta Olarain Ikastetxe Nagusian, bai ospe handiko kanpoko profesionalenak, bai gure espezialistenak, gure teknikariak kirolaren inguruan eta bizitzako beste arlo batzuetako alderdi askotan ezagutza handitzeko.

Luismi Loro, LaLigako hainbat talderen analista, Xavier Marcet, estrategian, berrikuntzan eta eraldaketan aditua, edo Jaime Sampaio, Kirol Zientzietan doktorea, Roberto Olabe, Luki Iriarte eta etxeko beste teknikari askorekin batera, Realeko teknikarien prestakuntza globalean laguntzeko hitzaldi didaktiko eta aberasgarriak eskaini zituzten.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!