REAL SOCIEDAD 2-1 REAL VALLADOLID

Eta gorantz

Vídeo

Realak garaipena lortu du Real Valladolidi irabazi ostean gaur arratsaldean Reale Arenan. Txuri-urdinek lan egin behar izan dute sailkapeneko Europako postuetara hurbiltzen dituzten hiru puntu eskuratzeko. Oyarzabalen eta Sergio Gomezen golek donostiarrak bultzatu dituzte txapelketako azken txanpa honetan.

LaLigan geratzen diren hamar finaletatik lehena zen eta txuri-urdinak garaipenaren alde agertu dira. Baloia ondo erabili dute, baina kanpokoek arrisku handia sortu dute Remirok gelditu ahal izan dituen bi ekintzetan. Behin eta berriz bultzatu du Realak, eta Marinek ezker hegaletik erdiraketa bikaina egin ostean, Oyarzabalek sare barrura bidali du errematea, erortzen utzi gabe, arratsaldeko lehena egiteko. Gehiago bilatu dute donostiarrek, eta Traorek, jaurtiketa indartsu batekin, ez du urruti izan.

Bigarren zatian abantaila handitzea zen helburua, eta amaierara ez iristea markagailuarekin. Kubok, ekintza pertsonal batean, baloia sarearen albora bidali du. Bigarren zatiaren erdialdean txuri-urdinek partida bideratu dute. Sergio Gomezek alboko falta bat atera du, eta, inork ukitu ez duenez, baloia bigarren zutoinetik sartu da. Lasaitasuna azken txanpari aurre egiteko. Dani Diazek lehen taldearekin debuta egiteko aukera izan du. Eskuinetik egindako erdiraketa baten ondoren, Latasak Valladoliden gola sartu du luzapenean.

Realak irabazi beharreko partida bat konpondu du, eta bete-betean jarraitzen du Europarako lehian. Asteartean, Kopako finalaren bila. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traoré (Aramburu, min.73), Zubeldia, Aritz, Javi López, Zubimendi, Olasagasti (Turrientes, min.81), Marín (Sučić, min.67), Sergio Gómez, Take (Díaz, min.81) eta Oyarzabal (kap)(Mariezkurrena, min.73) .

Real Valladolid: Rafús, Luis Pérez, Javi Sánchez (kap), Torres, Aznou, Mario Martín (Chuki, min.76), Juric (Grillitsch, min.63), Iván Sánchez (Arnu, min.82), Moro (Machis, min.76), Amallah (Sylla, min.63) eta Latasa.

Golak: 1-0: Oyarzabal, min.23. 2-0: Sergio Gómez, min.68. 2-1: Latasa,min.94.

Epailea: Cordero Vega. Txartel horia erakutsi die etxeko Marín eta Sergio Gómezi eta kanpoko Javi Sánchez, Amallah eta Torresi.

Asistentzia: 28.151 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!