KLÁRA CAHYNOVÁ

Esperientzia eta kalitatea zelai erdirako

Vídeo

Reala eta Klára Cahynova akordio batera iritsi dira jokalariak talde txuri-urdinean joka dezan 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte.

Cahynová esperientzia handiko erdilaria da eta Sevilla FC taldetik dator. Bere karrera 1. FC Slovácko taldean hasi zuen eta ondoren SK Slavia Praha taldean aritu zen (zortzi denboraldiz bi etapatan) non lau liga, bi kopa irabazi eta UEFA Women's Champions Leagueko final-laurdenetara iritsi zen (2015/2016). 2018tik 2020ra 1. FFC Turbine Potsdam talde alemaniarrean jokatu zuen. Azken hiru denboraldietan funtsezko pieza izan da talde sevillarraren erdialdean. Gainera, internazionala da Txekiar Errepublikarekin eta bere herrialdeko jokalaririk onena izendatu zuten 2023an. Orain Realera iritsiko da zelai erdian bere esperientzia eta kalitatea eskaintzeko.

Jokalaria, Poliklinika Gipuzkoan azterketa medikoa egin eta Reale Arenako bulegoetan kontratua sinatu ondoren, Joseba Ibarburu presidenteordearekin batera, "oso pozik eta hasteko prest" agertu da.

Ongi etorri, Klára!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!