YUWA GKE

Esperientzia errepikatuko dute

Vídeo

YUWA GKE espedizioak, Real Sociedad Fundazioak eta Olarain Ikastetxe Nagusiak gonbidatuta, esperientzia errepikatuko du Donostian. Hamar jokalari eta etorkizuneko entrenatzaileak, bi entrenatzaile, irakasle bat eta GKE-eko Fundatzailea larunbatean iritsiko dira Donostiara martxoaren 11 arte. Hemen egongo dira hainbat esperientziaz gozatzen hamabost egunetan zehar, Realaren heziketa eredua futbol esparruan ezagutuko dute, Realeko teknikoen formazioa jasoko dute ondoren Indian Zubietan ikasitakoa praktikan jartzeko.

Hemen izango diren bitartean, Realarekin erlaziorik ez duten beste esperientziak biziko dituzte ere. Olarain Ikastetxe Nagusian ostatu hartuko dute eta denbora librerako programa berezi bat prestatu egin zaie ekintza desberdinekin (Anoeta Estadioa, Donostiako Aquariuma, Tolosako txotxongiloen museoa bisitatu…).

YUWA Indian lan egiten duen GKE bat da, Jharkhand-en zehazki, Indiako herri pobreenetako bat. 2009tik, haur ezkontzaren, pertsona-salerosketaren eta analfabetismoaren kontra lan egiten dute, haurrak heziketa zentroetan sartuz; hauen funtsezko errekurtsoenetako bat kirol programak dira, futbola konkretuki. Futbolari esker, neska hauek haien etorkizunaren jabe egin daitezke. Programak Laureus Sport for Good saria jaso du.

Real Sociedad Fundazioaren eta Olarain Ikastetxe Nagusiaren iniziatiba honen helburua neska hauek laguntzea da, haien itzuleran, bere futbol programak indarturik izateko, modu onenean garatzeko eta haur kopuru handiago bat lortzeko, azken finean haien etorkizunaren jabe izateko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!