Realeko atletismo taldeak jardunaldi bikaina burutu zuen joan den larunbatean, otsailaren 15ean, Valentizan. Gure atletek, hasiera ezin hobe batekin, Espainiako klub onenekin ibili ziren aurrez-aurre taldekako Short Track-eko Joma Kopan, brontzea lortuz.
Marco Rufo 800m-etan, Eneko Larrea Altuera Jauzian, Andoni Calbano 200m-tan eta Jorge Torre 1500m-etan eskuratutako garaipenekin, taldearen hirugarren postua ziurtatzen lagundu zuten Facsa Playas de Castellón eta Fent Camí Mislatarekin partekatutako podiumean, FC Barcelona bezelako talde handiei irabazita.
Jardunaldiko beste emaitza aipagarri batzuk gure jauzilari horizontalen bigarren postuak izan ziren: Eneko Carrascal Jauzi Hirukoitzean eta Lucas Rodriguez Luzera Jauzian. 4x400m erreleboko bigarren postua, Adrian Rocandio, Beñat Miquelarena, Marco Rufo eta Ibai Serranok osatu zuten. Aipatzekoak dira Asier Añorgaren 5.30m-ak Pertiga Jauzian, laugarren postua ziurtatu ziotenak, Euskadiko 20 urtez azpiko errekor berriarekin eta Europako bere adin-tarteko onenen artean kokatuz.
Orain, gure atletek Madrilen dute begirada asteburu honetan, Short Trackeko Espainiako Txapelketa Absolutua jokatuko baita, neguko denboraldiko garrantzitsuena. Txapelketa honetan Realeko 16 atletek hartuko dute parte, eta euren erregistroak hobetu, finaletara sailkatu eta dominak eskuratzen ahaleginduko dira.
16 taldekideen artean, Andoni Calbano 200m-etan (2025eko liderra), Eneko Carrascal Jauzi Hirukoitzean, Eneko Larrea Luzera Jauzian, Ander Martinez de Rituerto Pertiga Jauzian eta Jorge Torre 1500m-etan nabarmentzen dira.