HARROBIKO JOKALARI OHIEI OMENALDIA

Eskerrik asko

Vídeo

Realak omenaldia egin zien atzo 2021-22 denboraldiaren amaieran baja jaso zuten futbolariei. Ficoban egindako ekitaldi eder batean, eta talde txuri-urdinean izan ziren teknikari eta taldekideez inguratuta, harrobiko jokalari multzo honek, bere familiekin batera, esker ona jaso zuen.

Horrez gain, Jon Ansotegi jokalari ohi eta staff teknikoko kideak, Jon Salsamendi Orio Arraun Elkarteko entrenatzaileak, Leire Olaberria txirrindulari ohiak eta Ibon Muguerza snowborder eta surflariak parte hartu zuten. Bere esperientziaz eta kirolaren munduan gainditzeko espirituaren garrantziaz aritu ziren.

Ekitaldiaren amaieran omendutakoen taldekideak izan ziren gure kamiseta defendatu zuten eta beti gure familia txur-urdinaren kide izango diren gazte hauei oroimenezko kamisetak emateaz arduratu zirenak.
Arratsalde ederra izan zen, Zubietan egon ziren bitartean dena eman zuten futbolariei eskerrak emateko, baina ez zuten Realean aurrerapausorik emateko zorterik izan.
Hauek izan ziren omenduak:

Emakumezkoen B taldea: Ane Amuchastegi, Enire Beain, Laida Balerdi, Claudia Fernández, Paula Illarramendi.

Real C: Eneko Cortés, José Ortega, Kepa Goikoetxea, Julen Zubillaga.

A Jubenila: Mikel Peñin, Asier Olano, Jon Arrese.

Easo: Aritz Sudupe, Santi Martin, Xabier Yániz.

Kadetea: Lautaro Robles.

Kadete Txikia: Xuban Mujika.

Teknikariak: Pablo Blanco.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!