FAN ZONE-A 13 ATE ONDOAN EGONGO DA

Errugbirako informazio erabilgarria

Larunbatean Top-14 txapelketako neurketa berezia biziko du Reale Arenak berriro ere. Gure estadioan Aviron Bayonnais eta Stade Rochelais izango dira aurrez aurre 16:30ean. Rugbyaren zaletu asko bertaratuko direnez, hemen uzten dizuegu partidari buruzko informazio erabilgarria:

Village Txuri Urdin

Horrela deituko da partida honetarako instalatuko den Fan Zonea. Hegoaldeko zabalgunean egongo da, 13. atearen ondoan. 10:30etatik 16:00ak arte eta 18:30etatik 22:00ak arte egongo da zabalik (partidan zehar itxita egongo da). Jatetxe-zerbitzua (janaria eta edaria), zuzeneko musika eta DJak egongo dira. Aviron taldeko Pottoka maskota ere bertan izango da.

Garraioa eta aparkalekuak

Frantziatik jarraitzaile asko etorriko direnez, mugikortasun arduradunek Reale Arenara garraio publikoan gerturatzea gomendatzen dute. Hendaiatik adibidez, topoan, eta baita zelaira denborarekin iristea ere.

Hendaia/Amara/Hendaia tarteko trenen eskaintza luzatu egingo da partidara joateko eta partidatik itzultzeko. Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die APP ofizialean edo web orriaren bilatzailean (www.euskotren.eus).

HEMEN informazio gehiago lortu dezakezu.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 15:00etan irekiko dira. Zale bakoitza dagokion atetik sartu beharko da. Gogoratu ezin izango dela Realeko bazkide txartelarekin sartu, partida honetarako erositako sarrerarekin bakarrik. Hospitality sarbidea 15:30ean zabalduko da.

Arreta Bulegoa eta sarrerak

Reale Arenako bazkideen arreta-bulegoa, Atano III.a pilotalekuaren parean dagoena, 14:45etatik aurrera egongo da martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabeherari erantzuteko.

Zure sarrera HEMEN eros dezakezu.

Denda eta taberna zerbitzuak

Reale Arenako denda 10:00etatik 16:30ak arte egongo da zabalik eta gure ohiko produktuez gain, Aviron Bayonnaiseko produktuak ere aurkituko dituzu.

Gainera, estadioko tabernak 15:00retan irekiko dira. Keler enpresaren kolaborazioari esker eta indarrean dauden arauak errespetatuz, partida hasi baina 15 minutu lehenago utzi beharko diote zaleek alkohola kontsumitzeari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!