REAL UNIÓN CLUB – SANSE (LARUNBATA, 20:00)

Erregulartasuna mantendu

Sansek Stadium Gal bisitatuko du larunbat honetan Real Unionen aurka jokatzeko. Gure filiala, bigarren postuan kokatuta dagoena, berdinketa lortzetik dator Cultural Leonesa liderraren aurka, eta bost jardunaldi jarraian daramatza puntuak batzen bi garaipen eta hiru berdinketa lortuta. Irundarrek, bestalde, Celta Fortunaren aurka galdu zuten pasa den astean lau garaipen jarraian eskuratu ondoren, baina dinamika on horrek sailkapenaren erdialdean egotera eraman ditu. Gipuzkoarren arteko derbi berezia. Erregulartasuna mantentzera. Aupa Sanse!

REAL C – SD LOGROÑÉS (IGANDEA, 16:00)

Gure hirugarren taldeak SD Logroñes hartuko du igande honetan garaipena lortzeko beharrarekin, 1. RFEFera igotzeko borrokan dagoen talde baten aurka.

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

10:30 Kadete Txiki – Oiartzun KE (RSTV)

16:00 Emakumezkoen B taldea – CE Europa (RSTV)

Igandea:

16:00 Real C – SD Logroñés (RSTV)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!