CD TENERIFE 2-0 SANSE

Eraginkortasun kontua

Vídeo

Sansek bi eta huts galdu du Teneriferen aurka. Txuri-urdinek bertsio bikaina erakutsi dute, aukerak sortuz eta gehiago mereziz, baina eraginkortasun faltak gure filiala kondenatu du berriro.

 Gipuzkoarrak gehiago izan dira joko zein aukera aldetik lehenengo zatian, baina ez golari eta eraginkortasunari dagokionez, eta hori da garrantzitsuena. Magunazelaiak, Marinek ezker hegaletik jaurtitako erdiraketa bat baliatuz, proban jarri du Juan Soriano. Hortik gutxira, Tenerifekoen lehen aukera arriskutsuan, Enric Gallegok pase sakon bat aprobetxatu du Ayesa gainditu eta bere taldea aurretik jartzeko. Txuri-urdinek ez dute behera egin, eta Aldasorok, erremate bikoitz batekin, oso gertu izan du berdinketa, baina atezainak gola ekidin du. Langak ere gure filialaren lehenengoa ekidin du, kasu honetan Roberto Lopezek falta jaurtiketa gogor baten ostean. Atsedenaldira iritsi aurretik, trantsizio azkar baten, etxekoek beste aukera bat izan dute, baina Eladyk ez du asmatu atea hutsik zegoela eta zerura bidali du baloia. Sanse hobea izan da, baina ez du asmatzea lortu.

 Aldageletatik bueltan partida kontrolpean izaten jarraitu dute gipuzkoarrek. Nagusitasuna lehenengo zatikoa baino handiagoa izan da, baina aukerak ez dira iritsi. Aurkaria atzean sartu da eta markagailuko errentarekin jokatzen hasi da partidak aurrera egin ahala. Enric Gallegok partida erabakita utzi ahal izan du hogei minuturen faltan, baina baloiak langan jo du. Txuri-urdinek amaierararte borrokatu dute, baina ezin izan dute aukerarik sortu. Azkenengo minutuetan, kontraeraso bat aprobetxatuz, Michelek Teneriferen bigarren gola sartu eta partida erabakita utzi du.

 Sansek galdu egin du nahiz eta ez den Tenerife baino gutxiago izan Heliodoron. Datorren astean partida erabakigarria jokatuko dugu Reale Arenan Burgosen aurka, txuri-urdinen aurkari zuzena. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

 CD Tenerife: Juan Soriano, Mellot, Sergio Gonzalez, Leon (Šipčić, min. 84), Alex Muñoz (kap.), Mollejo, Pablo Larrea, Alexandre, Ruben D. (Michel, min. 78), Elady (Aitor Sanz, min. 63) eta Enric Gallego (Emmanuel, min. 78). 

Sanse: Ayesa, Blasco, Rodriguez, Pokorny, A. Martin, Sangalli (kap.), Olasagasti, Alkain, Lopez, Aldasoro (Valera, min. 74) eta Magunazelaia (Karrikaburu, min. 74). 

Golak: 1-0: Enric Gallego, min. 17; 2-0: Michel, min. 87 

Epailea: Lopez Toca. Txartel horia atera die Tenerifeko Enric Gallego eta Juan Sorianori eta Sanseko Blasco, Pokorny, Rodriguez eta Lopezi.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!