Realak eta Jon Gorrotxategi jokalariak akordioa lortu dute bien arteko kontratua luzatzeko. Eibarreko erdilariak klub txuri-urdinean jarraituko du 2029-30 denboraldiaren amaiera arte.
'Gorrotxa' 15 urterekin iritsi zen Realera eta, ordutik hona, hazten joan da etengabe, lehen taldera iritsi arte. Jon Zubietako harrobian hezitako beste erdilari bikain bat da. Leundu egin behar den harribitxia da, baina dagoeneko distira egiten duena.