Gaur goizean Tximist Cup txapelketa aurkeztu da Hondarribiko Hondartza Kiroldegian. Realeko prestatzaile fisikoa zen Juan Carlos Samaniego, ‘Tximist’-en oroimenean ospatzen da nesken areto futboleko txapelketa hau. Tximist Cup-ek bere laugarren edizioa ospatuko du ekainaren 21, 22 eta 23an, eta bertan kategoria infantiletik aurrerako neskek hartu ahal izango dute parte.
Txapelketaz gain, beste hainbat ekintza egongo dira, hala nola, herri-bazkaria, fan zone-a eta puzgarriak, etxeko txikienek goza dezaten. Tximisten oroimenean fiesta ederra ospatuko da.
Ekitaldian, txapelketaren antolatzailea den Aintzane Encinas, Garbiñe Etxeberria, Realeko kirol zuzendaria eta Juan Luis Silanes ‘Kalixa’, Hondarribiako Udaletxeko Kirol Zinegotziak hartu dute parte, besteak parte.