MAIATZAREN 24AN IZENA EMAN DUTENEN ARTEKO ZOZKETA EGINGO DA

Campus RS ekintza Urnietan egingo da eta izen ematea maiatzaren 15ean irekiko da

Campus RS ekintza tokiz aldatuko da uda honetan. Uda garaitik aurrera Zubietan egingo den birmoldaketaren ondorioz, aurtengo Real Sociedad Fundazioaren uda campusa Urnietan egingo da.

Urnietako instalazioen baldintza perfektuek, bai futbolerako, bai campusean egiten diren gainerako kirol eta jardueretarako, eta logistika gaietarako Zubietatik gertu egoteak aurtengoa behar bezala egitea bermatuko dute.

Campus RS ekintza, ‘Udara Realarekin’ programaren jarduera, Urnietan egingo da, 4 txanda izango ditu eta 2011 eta 2014 artean jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago. Txandak honako hauek izango dira: (ekainaren 26-30; uztailaren 10-14; uztailaren 17-21; uztailaren 24-28).

Epea maiatzaren 15ean irekiko da eta izena eman dutenen artean zozketa egingo da

Izena emateko prozesua errazteko, edizio honetatik aurrera zozketa egingo da izena ematen duten haur guztien artean. Izen ematea maiatzaren 15ean irekiko da eta hilaren 19an itxiko da, 23:59an. Campuseko txanda bakoitzeko plazak, maiatzaren 24an, notario aurrean egingo den zozketa baten bidez esleituko dira.

Izena emateko orduan, haurrek taldean eman ahal izango dute (gehienez 4 pertsona talde bakoitzeko). Bi txanda aukeratu ahal izango dira, baina haur bakoitzak txanda batean bakarrik parte hartu ahal izango du. Horregatik, lehentasunezko txanda bat hautatzeko eskatuko da.

Izena emateko inprimakia maiatzaren 15ean aktibatuko da, eta hilabete bereko 19ra artekoa izango duzu izena eman ahal izateko. Izena eman duten guztien artean zozketa egin ondoren, inprimakian adierazi den posta elektronikora bidaliko da emaitza.

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!