Asteburuan Bizipoza Jaia ospatu zen Errenterian eta hantxe izan zen Real Sociedad Fundazioa. Gernika plazako gunean haurrentzako zenbait tailler (aurpegia margotu, Realeko zenbait marrazki margotu…) eta futboleko puzgarri batekin (zulodun portería). Bertaratu ziren haurrek goiz eta arratsalde partean ekintza ezberdinez gozatzeko aukera paregabea eduki zuten.
Bizipoza Elkartea izaera bereziko gaiak lantzen dituzten 33 elkartez osatutako elkartea da. Elkarte guzti hauek egiten duten lana eta lantzen dituzten baloreak gizarteratzea, bisualizatzea, sentsibilizazio lana aurrera eramatea, baliabideetan laguntzea eta gizartean euskaraz eta auzolanean elkartasuna sustatuko duen bolondres sarea osatu eta martxan jartzea ditu helburu.
Bizipoza jaiaren helburu nagusia elkarte guzti hauek egiten duten lana ezagutaraztea da, pertsona guztiak ezberdinak direla, ezberdintasun hori aniztasun dela eta munduak aniztasun horrentzat guztiarentzat lekua izan behar duela.