Realak bat eta bi galdu du gaurko arratsaldean FC Atlético Balearesen aurka. Porrota jaso arren, taldeak abagune asko izan ditu eta puntuak lortzea merezi izan du.
Talde txuri-urdinak intentsitate handiz hasi du partida, baloi jabetza izan nahian. Neurketako lehen hogei minutuetan donostiarren abaguneak izan dira nagusi.. Argienetako bat Intzak izan du, hala ere, ezin izan du Sarriegik jarritako baloi bikaina errematatu. Realak aukera argiak izan dituen arren, kanpoko taldeak aurrea hartu du Mabelen golari esker. Golaren ostean, donostiarrek lehenengoa bilatu dute, baina ez dute lortu.
Aldageletatik igaro ostean talde txuri-urdina berdinketaren bila joan da. Bigarren zatiko lehen abagunea Intzak izan du berriro ere, baina atezainak gelditu egin du bere jaurtiketa. Realak era guztietara bilatu du gola, eta 62. minutuan Helenek Isasen erdiraketa ona aprobetxatu du neurketa berdintzeko. Markagailuko berdinketarekin, talde txuri-urdina bigarrena egiten saiatu da hiru puntuak eskuratzeko. Hala ere, jokaldi bakan batean, Pomerrek bat eta bikoa jarri du markagailuan. Punturik batu ez arren talde txuri-urdinak partida bikaina jokatu du. Datorren igandean Pradejonen aurka jokatuko dute Errioxako lurretan. Aupa Reala!!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: A. Estensoro, Haizea, Mati (Uxue, min. 87), Solo (kap), Etxebeste (Irune, min. 58), Maren (Isasi, min. 58), Naroa, Olaetxea, Guridi, min.58 ), Sarriegi, Intza eta Helene (Ixiar, min. 82)
Atlético Baleares: Torres, Jani, Rojas (Noa González, min.65), Andrea Ríos, Gabi (kap), A.Infante (Pomer, min. 66), Mabel (Karla, min. 66), Neus Perelló, Sonia (Fátima), Cora eta Peñalver.
Golak: 0-1: Mabel, min. 23; 1-1; Helene, min. 61; 1-2: Pomer, min. 86.
Epailea: Martin Perez. Txartel horia erakutsi dio etxeko Matiri.