BILERA AGINTARIEKIN, WORKSHOP, PEÑA OFIZIALA ETA DERBIA

Bidaia instituzionala Boisera

Datozen egunetan Realak Boisera, Estatu Batuetara, bidaia instituzionala egingo du. Bertan klubeko ordezkaritza txiki batek hartuko du parte, besteak beste, Xabi Prieto Realeko mito eta enbaxadoreak, eta Zuhaitz Gurrutxaga jokalari ohi eta artistak.

Boisek herentzia handia eta euskal tradizio kulturala du, duela hamarkada batzuk hara joandako artzainei esker. Hiriak Euskal Etxea, ikastola, frontoia eta "Basque Museum" bat ditu, non bertako euskal diasporaren ibilbide historikoa egin daitekeen.

Bidaiaren agendan, besteak beste, hiriko alkatearekin eta Idahoko gobernadorearekin bilerak daude. Ekimen honen helburua Kluba Estatu Batuetako zonalde honetako tokiko erakundeetara hurbiltzea da. Gainera, Boiseko Estatu Unibertsitatearekin elkarlanean aritzeko asmoa dago, ‘Basque Case in Sports’ izeneko Workshop baten bidez.

Bisita amaitzeko, Txuriurdin Amerikanuak Realaren Ipar Amerikako lehen peña ofizialaren inaugurazio ekitaldi ofiziala egingo da, eta "WatchParty" batekin amaituko da, non Boiseko zale txuri-urdinek San Mamesen jokatuko den derbia zuzenean ikusi ahal izango duten.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!