REAL SOCIEDAD C 0-1 SD LOGROÑÉS

Beste porrota gol bakarrarengatik

Vídeo

Gure hirugarren taldeak huts eta bat galdu du SD Logroñesen aurka gaur arratsaldean Zubietan. Txuri-urdinek gol goiztiarra jaso dute eta, azken unera arte borrokatu eta aukerak izan dituzten arren, ez dute punturik lortu partida parekatu batean.

Partida maldan gora jarri da Alvaro Garciaren gol goiztiarrarekin, Raul Rubioren pasea aprobetxatu ondoren. Donostiarrak Diaz de Aldak langara bidali duen burukada batekin erantzun dute, lehen zatiko aukerarik arriskutsuenean. Etxeko taldea nagusi izan da eta aukera gehiago izan ditu, baina errioxarrek defentsan erakutsitako sendotasunak eta Oriol Martik Eceizabarrenaren eta Otaduiren saiakerei egindako merituzko geldiketen ondorioz neurketa kanpoko taldearen momentuko garaipenarekin iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatian, bi taldeek martxa bat gehiago sartu dute eta Logroñokoek abantaila handitzeko aukera ona izan dute, baina Pau Miguelezen jaurtiketari Zangok erantzun bikaina eman dio geldiketa on batekin. Handik gutxira, Samuyiwak, zelaira sartu berritan, berdinketa lortzeko aukera paregabea izan du, baina area barruan egindako jaurtiketa sarearen albora bidali du Eceizabarrenarekin oso jokaldi ona egin ondoren. Azken minutuetan ia ez da abagunerik izan eta norgehiagoka huts eta batekoarekin amaitu da.

Beste porrot bat gol bakarrarengatik gure bigarren filialarentzat. Txuri-urdinek ez dute lortu azken asteetako dinamika txarrari buelta ematea. Datorren astean Gobela bisitatuko dute bigarren sailkatua eta liderrarekin berdinduta dagoen Getxoko Arenasen aurka jokatzeko.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad C: Zango, Garro, Díaz de Alda, Ropero (kap.), Fernandorena (Torres, min. 76), Oleaga (Carrera, min. 76), G. Gorosabel (Samuyiwa, min. 62), Eceizabarrena, Adjabeng (Otadui, min. 37), Astiazaran (Aguirre, min. 62) eta Soroeta.

SD Logroñés: Oriol Martí, Lazkano (Elorza, min. 81), Montero (Beñat, min. 66), Argente (kap.), Albizua (Nacho Ruiz, min. 35), Castañeda, Castillo, Raúl Rubio, Sergio Gil (Lamadrid, min. 66), Pau Miguélez (Morales, min. 66) eta Álvaro García.

Gola: 0-1: Álvaro García, min. 8.

Epailea: Munárriz Mateos. Txartel horia erakutsi die etxeko Díaz de Aldari eta kanpoko Albizua, Argente, Raúl Rubio eta Monterori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!