Realak indartsu jarraitzen du etxean eta gaur Real Betis garaitu du bi eta huts. Bi jokaldi nahikoak izan dira hiru puntu gehiago lortzeko. Horrela, txuri-urdinak sailkapeneko lehen postuetara hurbiltzen dira.
Neurketa ondo hasi da talde donostiarrarentzat, eta laster aurretik jartzeko gai izan da, Betisek bere atean sartu duen gol bati esker. Ezker hegaleko jokaldi baten ostean, Aihenek erdiraketa arriskutusa jarri du eta Llorentek bere aterantz bidali du baloia. Hogeita hamar minutu igarota, Mikel Oyarzabalek hamaika metrotatik ez du huts egin eta Realeko jokalari bezala ehungarren gola sartu du. Geldikako jokaldiez gain, Betis ez du lortu Remiroren atera arriskuarekin iristea.
Bigarren zatian partidako erritmoa jaitsi da, txuri-urdinek izan duten baloi jabetzari esker. Bi taldeek ezin izan dituzte aukera argiak sortu golak lortzeko. Garaipen berria Imanolen taldearentzat, igarotzen ari den momentua sendotzen duena.
Ficha teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Aguerd (Pacheco, min.46), Aihen, Zubimendi, Turrientes (Marín, min.55), Brais Méndez (Olasagasti, min.80), Barrene (Sergio Gómez, min.55), Take eta Oyarzabal (kap)(Sadiq, min.71).
Real Betis: Rui Silva, Sabaly, Bartra (kap), Llorente, Perraud, Altimira (Mateo, min.84), Lo Celso, Guirao (Iker, min.55), Jesús (Juanmi, min.84), Abde (Chimy Ávila, min.55) eta Vitor Roque (Bakambu, min.71).
Golak: 1-0: Llorente (b.a.), min.14. 2-0: Oyarzabal (pen.), min.31.
Epailea: Hernández Maeso. Etxeko Oyarzabal, Aguerd eta Barrene, eta kanpoko Bartra eta Chimy Ávilari erakutsi die txartel horia.
Asistentzia: 28.119 ikusle.