REAL SPORTING DE GIJÓN 1-2 REAL SOCIEDAD B

Beste bat

Gure emakumezkoen taldeak bat eta bi irabazi dio Sportingi gaur arratsaldean Mareon. Txuri-urdinek lehen zati bikaina burutu dute eta emaitzari eutsi diote bigarrenean bolada onari jarraipena emateko.

Euriak eta haizeak lehen zatia baldintzatu dute. Hala ere, neurketa modurik onenean hasi da donostiarrentzat Puyren golarekin, Isasisasmendiren erdiraketa baten aldaratzea aprobetxatu ondoren. Aranburuk abantaila handitzeko aukera ona izan du, baina penalti puntutik egindako jaurtiketa gora joan da. Gauza bera gertatu da Isasisasmendirekin minutu gutxi geroago, baina oraingoan etxeko atezainak ekidin du gola geldiketa bikain batekin. Jada luzapenean, Isasisasmendik aukera argia izan du bigarren zutoinean egindako erremate zail batekin. Atsedenaldira huts eta batekoarekin iritsiko zela zirudienean, bigarren gola iritsi da azken jokaldian, Puyek Agirrezabalaren erdiraketa modu ezinhobean errematatu ostean.

Bigarren zatian, Gijongo taldeak aurrerapausoa eman du. Jokaldi on baten ondoren, Valbuenak aldea murriztu du Mendiburu buruz burukoan gaindituta. Atzean sartu ordez, gipuzkoarrek nagusi izaten jarraitu dute eta abantaila handitzeko aukerak sortu dituzte. Carbajalek geldiketa oso ona egin dio Santanari Ibargurenekin jokaldi zoragarri bat egin ondoren. Azken minutuetan, donostiarrek emaitzari eutsi diote beste garaipen bat lortzeko.

Hiru puntu gehiago gure filialarentzat, 2025ean galdu gabe jarraitzea eta sailkapenean goiko postuetara gehiago hurbiltzea baimentzen diotena. Datorren astean, partida erakargarria izango dute Zubietan Oviedo liderraren aurka. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sporting de Gijón: Carbajal, Natalia (kap.), Ainhoa (Barreda, min. 72), Rosa, Mariuca (Sofi, min. 53), Testa (Allende, min. 83), Cueto, Valbuena, Ceci (Paola, min. 72), Ari eta Valle (Ana, min. 53).

Real Sociedad B: Mendiburu, Santana (Olaetxea, min. 89), Etxeberria, Solozabal, Losada (Ibarguren, min. 83), Azpirotz, Zunzunegi, Aranburu (Urdampilleta, min. 75), Isasisasmendi (Arruebarrena, min. 89), Agirrezabala eta Puy (Mugabure, min. 75).

Golak: 0-1: Puy, min. 8; 0-2: Puy, min. 45+1; 1-2: Valbuena, min. 62.

Epailea: Díaz Álvarez. Txartel horia erakutsi dio etxeko Nataliari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!