Realaren azken bi fitxaketak, Yangel Herrera eta Carlos Soler, Zubietan izan dira lehen aldiz gaur goizean eta beraien taldekide berriak ezagutzeko aukera izan dute bertan. Bi jokalariek ilusio handiz hasi dute etapa berri hau talde txuri-urdinean eta dagoeneko prest daude Sergio Franciscoren aginduetara lan egiteko.