SANTURTZI 1-1 REAL C

Berdinketa azken minutuan

Gure hirugarren taldeak puntu bat lortu du Santurtziren zelaian bana berdindu eta gero, hiru puntuak bere eskuan zituenean. Aukera oso gutxi ikusi dira lehen zatian, nahiz eta bi taldeak saiatu egin diren. Abagune gehienak hegaletako erdiraketekin iritsi dira, baina inor aurkitu gabe area barruan. Atzelariak aurrelariak baino hobeto.

Bigarren zatian Santurtzi nagusi izan da eta minutuak pasa ahala arrisku gehiago sortzen joan da. Etxekoak hobeto zeudenean gipuzkoarren gola iritsi da, Jokinek kontraeraso bikain bat amaitu eta gero Martinen asistentziarekin. Eta garaipena oso gertu zegoenean, Prietok berdinketa lortu du azken minutuan. Hurrengo astean, Zubietan, gure hirugarren taldeak Durango jasoko du puntu honi jarraipena emateko helburuarekin.

Fitxa teknikoa:

Santurtzi: Nuñez, Aguiar, Mendez, Kortazar, Aranbarri (Zarate, min. 82), Jonan, Beñat, Varela (Montes, min. 67), Romero (Prieto, min. 79), Del Olmo, Pascual.

Real C: Marrero, Elosegi, Sukia, Gonzalez, Crotto (Cantero, min. 68), Valtierra, Regil, Jokin, Kortajarena (Galarreta, min. 56), Martín, Karrikaburu (Juanes, min. 72).

Golak: 0-1: Jokin, min. 77; 1-1: Prieto, min. 94

Epailea: Gil Flores. Txartel horia erakutsi die etxeko Beñat, Pascual eta Jonani eta kanpoko Crotto, Gonzalez eta Canterori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!