KOMUNIKATU OFIZIALA

Bajak Real C-n

Realeko Futbol Zuzendaritzak Reala C-ren bajen berri eman du. Iker Galindo, Julen Zubelzu, Aitor Larrañaga, Gorka Gastesi, Eñaut Lete, Juan Pontones, Xabier Garzón, Asier Lazkano, Iván Estrecha, Eneko Lizaso eta Josu Rezola jokalariek ez dute klubean jarraituko.

Talde txuri-urdinak eskerrak eman nahi dizkie jokalariei gure harrobiko kide izan diren denbora guztian (Galindo, 2 urte Klubean; Zubelzu, 8 urte; Larrañaga, 5 urte; Gastesi, 9 urte; Lete, 8 urte; Pontones, 6 urte; Garzón, 9 urte; Lazkano, 2 urte; Estrecha, 5 urte; Lizaso, 9 urte; Rezola, 4 urte) erakutsi duten konpromisoagatik. Realak onena opa die etorkizun pertsonal eta profesionalerako.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!